2.500 euro irabazi nahi dituzu Durangaldeko bost udalerrietan egun bakarrean gastatzeko?
MUGA MERKATARITZA Abadiño, Berriz, Durango, Elorrio eta Iurretako merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuen elkarteek berriro egin dute bat «Ongi Etorri» kanpainarekin. Hirugarren edizioa irailaren 23tik urriaren 8ra bitartean egingo da, tokiko establezimenduetara herritarrak hurbiltzea eta eskualdeko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuen aniztasuna ezagutaraztea helburu. Kanpainaren aurkezpena Berrizen egin dute, parte hartzen duten herrietako elkarteetako zein udaletako eta […]






