Asteazkena,
2026ko Abuztuak19

MugaKultura

[location-weather id="91313"]

Archivo para BERTSOLARITZA

Bertso-elektronikak eta autotuneak Durango dantzan jarriko dute ostiralean

por / 22 abril, 2026

Ostiralean Durangon tradizioa eta abangoardia uztartzen dituen proposamen eszeniko berritzailea izango da, “Itzali eta Piztu” izenburupean. Ekitaldia 20:00etan izango da, Plateruenan, eta doako sarrera izango du, herritar guztiek kultur esperientzia paregabe hori eskuratzeko aukera izan dezaten. Proiektu honek zuzeneko musika elektronikoaren eta bat-bateko bertsolaritzaren arteko lankidetzan oinarritutako ikuspegi musikal berri bat planteatzen du. Orain arte […]

Txaber Altube 3., Aitor Bizkarra 4. eta Gorka Pagonabarraga 8. gaur jokatutako Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalean

por / 20 diciembre, 2025

MUGA BERTSOLARITZA Bertsozalez lepo egon da Bilboko Casilla 2025eko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalean. Sarrera guztiak agortuta, 4.700 zale bildu dira bertan, zortzi bertsolarien jarduna adi-adi jarraitzeko. Giro beroa eta emozio handikoa izan da arratsalde osoan. Finalean parte hartu duten zortzi bertsolariek hainbat ariketa egin dituzte, eta lehen atalaren amaieran Aitor Etxebarriazarragak eta Onintza Enbeitak bildu […]

Bizkaiko Bertsolari Txapelketako azken saioa prest: 8 finalistetatik 3 Durangaldekoak

por / 10 diciembre, 2025

Durangaldeko ordezkarien presentzia azpimarratu behar da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalean: zortzi finalisten artean hiru dira eskualdekoak—bi Abadiñotik, Txaber Altube eta Aitor Bizkarra, eta bat Durangotik, Gorka Pagonabarraga—eta euren lana eta maila ezinbestekoak izango dira final handi honetan. Abenduaren 20an jokatuko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finala, lehen aldiz Kasillan, 17:00etan. Bilbon egindako aurkezpenean finalistak elkartu dira: […]

Bizkarra, Pagonabarraga eta Txaber: Durangaldeko hirukotea indar betean finalean

por / 23 noviembre, 2025

MUGA BERTSOLARITZA Markina-Xemeingo finalaurrekoa jokatuta, argituta geratu da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako azken txanpan ariko diren zortzi bertsolarien zerrenda. Abenduaren 20an jokatuko da finala, 17:00etan, Bilboko Casillan, eta ETB1ek saioa zuzenean eskainiko du. Zortzi finalisten artean, Durangaldeko ordezkaritzak presentzia handia izango du, izan ere, zortzi finalistetatik hiru eskualdeko herrietakoak dira: Aitor Bizkarra (Abadiño)   Txaber Altube […]

Txaber Altube abadiñarrak Markina-Xemeingo finalaurrekoa irabazi eta Bizkaiko finalerako sailkapena osatu du

por / 22 noviembre, 2025

MUGA BERTSOLARITZA Markina-Xemeingo Uni frontoian jokatu da gaur Bizkaiko Bertsolari Txapelketako azken finalaurrekoa. Kanpoan hotza nagusi bazen ere, ia 700 bertsozale elkartu dira barruan, giro bero eta txaloka. Saio puntuagarriak bukatuta, Abadiñoko bertsolariak eskuratu du lehen postua 638,5 punturekin, eta Bilbon jokatuko den finalerako txartela ziurtatu du. Txaber Altube Sarrionandia: 638,5 Jone Uria Albizuri: 630,5 […]

Aitor Bizkarra abadiñarra Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalean izango da

por / 16 noviembre, 2025

MUGA BERTSOLARITZA Abadiñarra den Aitor Bizkarra matematikoki sailkatu da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalera, atzo Bermeoko Artza frontoian jokatutako finalaurrekoen bigarren bueltako lehen saioa irabazi ondoren. Giro bikaina izan zen Artzan, eta bertsozaleak adi jarraitu zuten bertsolarien jarduna. Lan puntuagarri guztiak amaituta, Bizkarrak eskuratu zuen puntuaziorik altuena: 664 puntu. Finalaurrekoen bi bueltetako puntu guztiak batu ondoren, […]

1 2

Bilatu