Igandea,
2026ko Urriak11

MugaKultura

[location-weather id="91313"]

Archivo para ANTZERKIA

Anita Maravillasek ‘Tretatxu’ ikuskizun berria estreinatuko du Zornotza Aretoan urrian

por / 28 agosto, 2026

MUGA AMOREBIETA-ETXANO Anita Maravillas zornotzarrak ‘Tretatxu’ txotxongilo-ikuskizun berria aurkeztuko du urriaren 16an eta 17an Zornotza Aretoan. 2026an ekoitzitako lana 6 urtetik gorako haurrei zuzenduta dago eta 50 minutuko iraupena du. Ostiralean, hilaren 16an, 20:00etan izango da emanaldia, eta larunbatean, hilaren 17an, 17:30ean. Sarrerak 5,45 euroko prezioa izango du bi emanaldietarako, eta irailaren 1etik aurrera eskuratu […]

Aitor Echarte durangarra gaur ATX Teatrorekin ‘Marmarra’ antzezlanean San Agustinen

por / 25 abril, 2026

ATX Teatro konpainiak Marmarra obra taularatuko du gaur, apirilaren 25ean, larunbata, Durangoko San Agustin Kultur Gunean. Antzezleen artean Aitor Echarte durangarra izango da. Lan honek galdera bat jartzen du erdigunean: zer astakeria egiteko kapaz da gizakia bere buruagatik, eta zer ez du sekula egingo? Munduaren irudi nahasi batetik abiatuta —lemazainik gabeko itsasontzi baten gisara—, ikuslea […]

‘Kaka’ antzezlana bihar taularatuko da Durangoko San Agustin Kultur Gunean

por / 4 marzo, 2026

Bihar, martxoak 5, osteguna, 19:00etan, Kaka antzezlana taularatuko da San Agustin Kultur Gunea aretoan. 85 minutuko iraupena duen komedia ganberro eta probokatzailea euskaraz eskainiko da, eta sarrerak 10 eurotan daude salgai (7,50 euro bazkideentzat). Herriko plazan kaka-mokordo bat agertu dela abiapuntu hartuta, egoeraren analisi sakona eta umoretsua proposatzen du lanak: nork egin du? Noiztik dago hor? […]

‘Peleles’ antzezlanak nerabeen ongizate mentala jarriko du erdigunean Durangon

por / 25 febrero, 2026

Datorren astelehenean, martxoaren 2an, ospatuko den Nerabeen Ongizate Mentalaren Munduko Eguna dela eta, Durangoko Udaleko Gazteria Sailak, San Agustin Kultur Gunearekin lankidetzan, La Berrea Teatro konpainiaren “Peleles” antzezlanaren emanaldia antolatu du. La Berrea Teatro Madrilen sortu berri den konpainia da, gazte-talde batek bultzatua. Talde-lanaren garrantzian, gizarte-gaiei heltzeko premian eta antzerkia aldaketarako eragile gisa ulertzean sinesten […]

Harkaitz Canoren testuekin sortutako antzezlan bat Arriolan, ostiralean

por / 7 febrero, 2026

MUGA DURANGALDEKO GIDA Datorren otsailaren 13an, ostirala, 20:00etan, “Nor naizen baneki” antzezlana eskainiko da, euskaraz, antzokian. Artedrama eta Axut! konpainien proposamen eszeniko berria da, eta Ximun Fuchsek zuzendu du, Harkaitz Cano eta Ximun Fuchsen testuetan oinarrituta. 120 minutuko iraupena duen lanak zazpi aktore izango ditu oholtza gainean: Ramon Agirre, Garoa Bugallo, Maialen Diaz, Aline Etxeberri, […]

Hormaza eta Apaolaza, gaurkotasunezko komedia batean, bihar Zornotza Aretoan

por / 29 enero, 2026

MUGA DURANGALDEKO AISIALDI GIDA Bihar, ostirala, urtarrilak 30, Zornotza Aretoak  euskarazko antzerki proposamen indartsua hartuko du: Trajea, Txalo konpainia entzutetsuaren azken ekoizpena. Emanaldia 20:00etan izango da Amorebieta-Etxanon. 2025ean sortutako eta 80 minutuko iraupena duen obra hau 14 urtetik beherakoentzat ez da gomendagarria, eta gaurkotasunez, erritmoz eta umorez betetako komedia bihurtzen da. Istorioa hiriburu handi bateko […]

Gontzal Royuela, Miren Gojenola eta Irene Hernando ‘Izeba Txirrita’ lanean, gaur Arriolan

por / 23 enero, 2026

MUGA DURANGALDEKO GIDA Gaur, urtarrilak 23, ostirala, 20:00etan, “Izeba Txirrita” antzezlana taularatuko da Elorrioko Arriola antzokian, euskaraz. ‘Geuretik Sortuak’ ekimenaren barruan sortutako lan honek 1936ko Espainiako Estatu Kolpetik abiatutako memoria historikoaren inguruko gogoeta proposatzen du, ikuspegi intimo eta familiarretik. Olatz Gorrotxategik zuzenduta eta Xabi Payak idatzitako gidoiarekin, antzezlanak nerabe bi eta euren izeba zaharra ditu […]

1 2

Bilatu