Larunbata,
2026ko Irailak12

MugaKultura

[location-weather id="91313"]

Iurretako San Migelen egitaraua aurkeztu zen atzo

MUGA IURRETA

Iurretako San Migelen egitaraua aurkeztu zen atzo plazan. Jaiak irailaren 28tik urriaren 4ra bitartean ospatuko dira, eta hainbat jarduera izango dituzte aurretik ere, irailaren 12tik aurrera. Jarraian, antolakuntzak grabatutako prentsaurrekoa ikus daiteke HEMEN.

Skabidean.

IRAILAK 12 · SORTZAILE FEMINISTEN AZOKA

11:00-14:30 — V. Sortzaile feministon azoka plazan, Auskarik antolatuta.

IRAILAK 19 · BIZIKLETA MARTXA

08:30 — Ahari Iurreta Bizikleta Martxa, Askondotik.

IRAILAK 20

11:00 — Banakako harrizulatzaileen Bizkaiko Txapelketa eta erakustaldia Askondon, Hekiren eskutik.

IRAILAK 25

17:30 — Porrotx eta Marimototsen Zerua lapurtu dute ikuskizuna plazan. Euria eginez gero, Maiztegiko frontoian.

18:30 — Bingo musikala Etxegon.

20:00 — Mus txapelketaren finala.

20:00 — Oihan Vegaren umeentzako diskofesta Askondon.

21:00 — Oihan Vegaren helduentzako diskofesta Askondon.

IRAILAK 26

08:30 — Iurretako XV. Mendi Martxa plazatik.

09:00 — Bihotzez txapelketa Larrako zelaian: haurrak. Iurretako Kirol Taldeak antolatuta.

13:30 — Paella txapelketa: paellen aurkezpena, tabernariek antolatuta.

15:00 — Bihotzez txapelketa Larrako zelaian: kadeteak. Iurretako Kirol Taldeak antolatuta.

16:00 — Bizkaiko Kluben arteko Txapelketako eskuzko eta palako partiduak Kepa Arroitajauregi frontoian.

19:00 — Durangoko Orfeoia elizan.

21:30 — Rumbo Tijuana taldearen kontzertua Askondon.

22:30 — Kontzertu gaua plazan: Zeker, Sedientos de Cumbia eta Euskoprincess.

Ondoren — Txirri eta Mirri MJ-ak.

IRAILAK 27 · UMEEN EGUNA

07:00 — Dultzaineroak plazatik eta gaupaseroen argazkia.

10:00-13:30 — Kotxe klasikoen erakusketa Maspeko aparkalekuan. Ondoren, sari banaketa eta paella solidarioa; irabaziak Geu Be elkartearentzat izango dira.

10:00 — Ume eta gazteentzako ekintzak plazan, Indarpak eta Heki elkarteek antolatuta. Euria bada, Askondoko karpan.

17:00 — Ume jolasak eta Maiztegiko ikasleen dantza erakustaldia plazan.

18:30 — DJ Kaktus plazan.

IRAILAK 28 · SAN MIGEL BEZPERA

12:00 — Jaien hasiera Montoitik.

Ondoren — Dultzaineroak eta Kittu txaranga kaskotik zehar.

14:00 — Nagusien bazkaria Askondon.

14:30 — Gazte bazkaria plazan.

18:30 — Ohiturazko Doniel Atxa. Jarraian, Iurretako Dantzarien azken entsegua.

22:30 — Aittu erromeria plazan.

IRAILAK 29 · SAN MIGEL EGUNA

10:30 — Dantzari eta agintarien kalejira Montoitik plazara.

12:00 — Iurretako Dantzariak plazan. Ondoren, igel txapelketa plazan.

18:00 — Iurretako Dantzariak plazan.

20:00 — Erromeria: Gorka eta Hekthor.

IRAILAK 30

19:00 — Bakarrizketak plazan: Mirari Martiarena, Aitor Basarrate eta Julen Pagazaurtundua.

URRIAK 1 · UMEEN EGUNA

Umeen eguna barraketan.

18:00 — Bingo-tonbola intergenerazionala eta txokolatada Askondon.

URRIAK 2 · PESCAITO EGUNA

19:30 — El Reciclador 10 bakarlariaren kontzertua Dantzari plazan.

20:30 — Tortillen aurkezpena Dantzari plazan.

22:00 — Bertso saioa Kepa Arroitajauregi frontoian: Maddi Ane Txoperena, Nerea Ibarzabal, Maialen Lujanbio, Unai Iturriaga eta Amets Arzalluz. Gai-jartzailea: Ainhoa Urien.

00:00 — Erromeria plazan: Oxabi. Ondoren, Xaukena Xauk eta Totozer MJ.

URRIAK 3 · MOZORRO EGUNA: APIRILEKO FERIA

12:30 — Mozorroen kalejira: Askondotik hasita, herriari itzulia egingo zaio.

13:00 — Poteo girotua Josepa Kale-Kale taldearekin.

15:00 — Herri bazkaria Askondon.

Ondoren — Kuadrillen ikuskizuna.

18:00 — Sakatu elektrotxaranga herrian zehar.

22:00 — Kontzertuak plazan: Skabidean eta Errota. Ondoren, L3S x Trixi eta Dixi MJ.

URRIAK 4 · ERROSARIO EGUNA

10:30 — Dantzari eta agintarien kalejira Montoitik plazara.

11:00-14:00 — XXVI. Nekazaritza eta Artisautza Azoka Olaburun.

12:00 — Dantza saioa plazan: Xareu d’Ochobre (Avilés) talde gonbidatua eta Iurretako Dantzariak.

18:00 — Herri kirol erakustaldia: Iparraldeko jokoak, aizkolariak eta harri-jasotzaileak.

19:00 — Iurretako Dantzariak plazan. Ondoren, jaietako errifen zozketa.

20:30 — Herri afaria eta erromeria Lorratz taldearekin, plazan.

22:00 — Jaien amaiera, ohiturazko bertsoak kantatuz.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu