Larunbata,
2026ko Azaroak14

MugaKultura

[location-weather id="91313"]

Anita Maravillasek ‘Tretatxu’ ikuskizun berria estreinatuko du Zornotza Aretoan urrian

MUGA AMOREBIETA-ETXANO

Anita Maravillas zornotzarrak ‘Tretatxu’ txotxongilo-ikuskizun berria aurkeztuko du urriaren 16an eta 17an Zornotza Aretoan. 2026an ekoitzitako lana 6 urtetik gorako haurrei zuzenduta dago eta 50 minutuko iraupena du. Ostiralean, hilaren 16an, 20:00etan izango da emanaldia, eta larunbatean, hilaren 17an, 17:30ean. Sarrerak 5,45 euroko prezioa izango du bi emanaldietarako, eta irailaren 1etik aurrera eskuratu ahal izango dira Zornotza Aretoaren sarrera-salmentako kanaletan.

Tretatxu. OLGA RUIZ

‘Tretatxu’k gosea eta pobrezia ezagutu dituen familia baten istorioa kontatzen du. Agintariek familiari ortua eta etxea kendu ondoren, protagonista, ume bihurri bat, hazi eta inguruko bidelapur ospetsuenetako bat bihurtuko da. Hortik aurrera, lapurretak, ihesaldiak, ezkutalekuak, maitasun-istorioak eta dantzak uztartuko dituen abentura bati ekingo dio.

Bidelapurren gobernadore bihurtuta, Tretatxuk herriaren babesa eta miresmena irabaziko ditu, baina bere balentrietan murgilduta, etxekoak ahazten joango da. Azkenik, bizitzak beste erronka bati aurre egitera behartuko du: samurtasunez beteriko borroka bati.

Miren Larreak du jatorrizko ideiaren ardura, Iván Alonsok zuzendu du lana, eta Miren Larreak eta Valentina Raposok osatzen dute antzezle taldea. Raposok, gainera, txotxongiloen diseinua eta eraikuntza egin ditu. Testuak Miren Amurizarenak dira, jatorrizko musika eta bertsioak Fran Lasuenenak, eta eszenografia Calvito&Tupek diseinatu dute.

MAX SARIA

‘Tretatxu’ Anita Maravillasen ibilbideko lan berriena da. Konpainiak aitortza garrantzitsua jaso du aurten, izan ere, ekainaren 2026an Max Saria eskuratu zuen haur, gazte edo familia publikoarentzako ikuskizun onenaren kategorian, ‘Andereño’ lanagatik.

Zornotza Aretoa da ‘Tretatxu’ren ekoizpenean laguntzaileetako bat. Lanak egonaldiak egin ditu Tolosako Topic-en eta Bilboko Harrobian, eta birarako laguntzaileak INAEM eta Etxepare Institutua dira. Eusko Jaurlaritzak ere diruz lagundu du ekoizpena.

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu