Larunbata,
2026ko Irailak12

MugaKultura

[location-weather id="91313"]

EZ AHAZTU · Izurtza jaietan murgilduko da irailaren 4tik aurrera!

MUGA IZURTZAKO JAIAK

Izurtzako udalerriak prest ditu aurtengo jaiak. Irailaren 4an, barikuan, emango zaie hasiera festei, eta irailaren 13ra arte hainbat jarduera izango dira herrian. Egitarauak musika, kirola, herri-bazkariak, lehiaketak, kalejirak, dantza, haurrentzako ekitaldiak eta ikuskizunak biltzen ditu.

Jaietako lehen hitzordua irailaren 4an izango da. 20:00etan, txupinazea egingo dute plazan, Ku-Klux fanfarrearekin batera.

Irailaren 5ean, zapatuan, egitarauak hainbat proposamen izango ditu. 11:30etik 13:30era motorren erakustaldia egingo da frontoian eta parkingean. 12:30ean paella lehiaketa izango da, 14:30ean platerak aurkeztuko dira eta 15:00etan herri-bazkaria egingo dute. Arratsaldean, 18:00etan, bingoa izango da.

6an, domekan, Santa Ageda Eguna ospatuko dute. 10:00etan kalejira egingo dute Jaizalerekin, eta 12:00etan Mendigain dantza taldearen emanaldia izango da. 12:45ean umeentzako poniak izango dira, eta 14:30ean herri-bazkaria. Arratsaldean, 16:30ean, Txoborro magoa izango da eta 18:30ean Lotxo taldearen emanaldia.

Astelehenean, Erdoitza Eguna izango da. 10:00etan kalejira egingo dute Jaizalerekin eta 16:00etan haur-parkea jarriko dute plazan.

GERTUFEST, BI EGUN

Irailaren 11n, barikuan, Gertufest Santo Tomas parkean egingo da. 17:30etik aurrera taberna, artisau azoka, Eko-karrusela eta arku-tiroa izango dira. 18:00etatik 20:00etara Cia Demiánen (mimoa) emanaldia eta Harri Orriar txapelketa izango dira. 19:00etan Supitiki Show antzerkia, 20:00etan Sua Show (Anjia & Cia) eta 21:00etan LDF Mambo Express (kunbia) izango dira.

12an, zapatuan, Santo Tomas Eguna ospatuko dute. 10:00etan Jaizalerekin kalejira izango da. Gertufest Santo Tomas parkean ere egingo da, eta 11:00etatik aurrera taberna, artisau azoka, Eko-karrusela, yoga tailer irekia (Patagonia Hatha Yoga), Cia Demián (mimoa) eta zirkua izango dira. 12:00etan Kriskitin dantza taldea arituko da eta 12:30etik aurrera salsa tailer irekia eta DJ-a izango dira.

Arratsalde-gauean ere izango da zer egin: 19:00etan tortilla txapelketa frontoian, 20:30ean tortillen aurkezpena, 21:30ean herri-afaria eta 22:30ean Xaibor.

Jaietako azken eguna irailaren 13a izango da, domeka. 11:30ean Araza libreko artzain-txakurren erakustaldia egingo dute frontoi atzeko belardian. 13:30ean igel txapelketa izango da plazan eta 14:30ean jubilauen bazkaria.

Arratsaldean, 17:30ean, mus txapelketa Argintxun egingo da, eta ordu berean partxis txapelketa izango da plazan. Antolatzaileek zehaztu dute mus txapelketan gehienez 16 bikotek parte hartu ahal izango dutela, hiru jokotara, eta partxis txapelketan ere gehienez 16 bikote izango direla, bi fitxara.

Kartelaren egilea Natxo Conde izan da. Abadiñar honek irabazi du aurtengo lehiaketa.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu