Igandea,
2026ko Abuztuak16

MugaKultura

[location-weather id="91313"]

Andra Mari Dantza Taldea izango da Mañariako jaien pregolaria

Abuztuaren 14tik 16ra ospatuko dira aurtengo Mañariako Andra Mari jaiak. Hiru egunetan musika, kirola, dantza eta herri giroa izango dira protagonista, egitarau oparoarekin. Marte Lasarte, La Txama, Xaukena Xauk eta Anje Duhalde izango dira aurtengo kartelburu musikalak.

Aurtengo jaiei hasiera emango dien txupinazoa Andra Mari Dantza eta Kultur Elkarteak botako du. Taldeak aurten 40 urte bete ditu, eta Jai Batzordeak zein Udalak herriko kulturaren eta jaien alde lau hamarkadatan egindako lana aitortu nahi izan diote. 1986an sortu zenetik, belaunaldi askotako dantzariak igaro dira bertatik, eta gaur egun ere herriko ospakizunetako ezinbesteko eragilea da.

Jaiak abuztuaren 14an hasiko dira Pitxitxiren harrerarekin eta txupinazoarekin. Ondoren, herri bazkaria egingo da, eta gauean Marte Lasarte, La Txama eta Xaukena Xauk taldeen kontzertuek girotuko dute plaza. Gainera, goizaldean doako autobus zerbitzua egongo da Mañariatik Durangora.

Abuztuaren 15ean, Andra Mari egunean, meza, dantzarien saioa eta pilota partidak izango dira goizean; binakako partidan Aingeru Bernaola mañariarra ariko da. Arratsaldean, haurrentzako puzgarriak, karabina jaurtiketa eta Punpairez ikuskizuna izango dira, eta gaueko hitzordu nagusia Anje Duhalderen kontzertua izango da.

Azken egunean, San Roke egunean, Mozorro Eguna ospatuko dute, eta aurtengo gaia ETB3ko marrazki bizidunak izango dira. Paella txapelketa, bingo musikatu eta Burrunba elektrotxarangaren emanaldia izango dira eguneko ekitaldi nagusietako batzuk. Gauean Pitxitxiri agurra egingo diote, eta Altxa Porru erromeriak emango die amaiera aurtengo jaiei.

Jaietako egitaraua

Abuztuak 14, osteguna

  • Pitxitxiren harrera.
  • Txupinazoa, Andra Mari Dantza eta Kultur Elkartearen eskutik.
  • Herri bazkaria.
  • Marte Lasarte, La Txama eta Xaukena Xauk taldeen kontzertuak.
  • 04:00etatik 06:00etara doako autobusa Mañaritik Durangora.

Abuztuak 15, ostirala (Andra Maria Eguna)

  • Meza.
  • Dantzarien saioa.
  • Pilota partidak.
  • Haurrentzako puzgarriak.
  • Karabina jaurtiketa.
  • Punpairez ikuskizuna.
  • Anje Duhalderen kontzertua.

Abuztuak 16, larunbata (San Roke Eguna)

  • Mozorro Eguna (ETB3ko marrazki bizidunak).
  • Paella txapelketa.
  • Bingo musikatu.
  • Burrunba elektrotxarangaren emanaldia.
  • Pitxitxiri agurra.
  • Altxa Porru erromeria.
Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu