Ostirala,
2026ko Abuztuak14

MugaKultura

[location-weather id="91313"]

Bihar hasiko dira Garaiko Santixau, Santa Ana eta San Inazio jaiak

MUGA JAIAK

Garai azken prestaketetan murgilduta dago, bihar, uztailaren 18an, hasiko baitira Santixau, Santa Ana eta San Inazio jaiak. Uztailaren 31ra arte luzatuko den egitarau zabalak kirola, tradizioa, gastronomia, haurrentzako jarduerak eta musika uztartuko ditu. Musika eskaintzan bertsolari saioa, Altxa Porru eta Berriztu taldeen erromeriak, Gautxori elektrotxaranga, Kiliki eta Aiama taldeen emanaldiak eta DJ Delko eta DJ Sierritxen saioa izango dira protagonista, besteak beste.

Jaietako egitaraua honako hau izango da:

  • Uztailak 18, zapatua
    • 08:00: IX. Mendi-martxa.
    • 09:30: VI. Asto Trail mendi-lasterketa (luzea).
    • 10:00: VI. Asto Trail mendi-lasterketa (laburra).
  • Uztailak 19, domeka
    • 10:00: Xake-txapelketa eta erakustaldia.
    • 12:00: Herri-kirolak.
    • 14:00: Nagusien bazkaria Otea Loran elkartean.
    • 19:00: Bertsolari saioa Elizabarrin. Bertsolariak: I. Elortza, M. Artetxe, M. Lujanbio eta I. Basagoiti. Gai-jartzailea: Leire Vargas.
  • Uztailak 24, barikua
    • 19:00: Donien Atxa jasotzea.
    • Ezpata-dantzarien azken entsegua.
    • Lumagorri oilasko-pintxoak dastatzeko aukera.
    • 22:00: Erromeria Altxa Porru taldearekin.
  • Uztailak 25, zapatua
    • 10:30: Kalejira txistulari, dantzari eta agintariekin.
    • 11:00: Meza Nagusia San Migel elizan.
    • Santiagoren irudiaren ohiko prozesioa Elizabarriraino, Agintariena eta Gernikako Arbola dantzatuz.
    • Ezpata-dantzarien saioa.
    • 18:30: Erregelen erakustaldia.
    • 19:30: Gautxori elektrotxaranga.
    • 23:00: Kiliki taldea.
  • Uztailak 26, domeka
    • 10:30: Kalejira txistulari, dantzari eta agintariekin.
    • 11:00: Meza Nagusia Elizabarrin.
    • Santiagoren irudiaren ohiko prozesioa parrokiaraino, Agintariena eta Gernikako Arbola dantzatuz.
    • Gizonezkoen eta emakumezkoen erregelak.
    • 18:00: Tortilla-txapelketa.
    • 22:00: Erromeria Berriztu taldearekin.
  • Uztailak 27, astelehena
    • 17:30: Briska-txapelketa.
  • Uztailak 28, martitzena
    • 11:30-14:00 eta 16:30-19:00: Umeentzako jolasak eta tailerrak.
    • 17:30: Mus-txapelketa.
  • Uztailak 29, eguaztena
    • 17:00: 3×3 futbol-txapelketa (izen-ematea eta txapelketa).
  • Uztailak 30, eguena
    • 14:00: Gazteen bazkaria.
    • Ginkana.
    • 19:00: DJ Delko eta DJ Sierritxen «Pintxada + Mojitada» saioa.
    • 23:00: Aiama taldea.
  • Uztailak 31, barikua
    • 11:00: Meza Nagusia.
    • Dantza-saioa.
    • Kalejira buruhandiekin eta dultzaineroekin.
    • Igela-jokoaren tokiko txapelketa.
    • 18:00: Puxika Piratak antzerkia, plazan edo Elizabarrin.
    • 18:30: Asto proben erakustaldia. Parte-hartzaileak: Irazola (Mallabia), Arkaitz Hormaetxea (Gatika), Ekaitz Elordui (Berango) eta Salvador Erleaga (Arratzu).
    • 21:30: Herri-afaria.
    • Eingo.
Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu