Amorebietako barraketako txartelak 3 eurokoak dira
MUGA JAIAK
Amorebieta-Etxanon, barraketako barraka bakoitzeko bidaiak 3 euroko prezioa du, inguruko herrietan baino %33 merkeagak dira, zornotzar familien aldeko eta jai-eredu inklusibo eta irisgarri baten aldeko udal-konpromisoaren erakusgarri.

Udalaren apustu argia da jaiak pertsona guztientzat irisgarriak izatea. Horregatik, barraketako prezioa ahalik eta eskuragarriena izatea lehenetsi du, aisialdia ez dadin familia askorentzat zama ekonomiko bihurtu.
Neurri honen bidez, Amorebieta-Etxanok herritarren ongizatea lehenesten duen jai-eredua indartzen du, familia-aisialdia sustatuz eta haurrek zein gazteek barrakez baldintza berdinetan gozatzeko aukera erraztuz. Gainera, prezio lehiakor horrek udalerria erreferente bihurtzen du inguruan, kalitatezko jai-eskaintza eta irisgarritasuna uztartuz.
Udalaren helburua argia da: inor ez dadila jaietatik kanpo geratu arrazoi ekonomikoengatik. Horregatik, herritarrak jaietan parte hartzera eta antolatutako jarduera guztiez gozatzera animatzen ditu, Amorebieta-Etxanok guztiontzako jai-ereduaren aldeko apustua berretsiz.





