Astelehena,
2026ko Abuztuak10

MugaKultura

[location-weather id="91313"]

Boroak San Pedro jaiei emango die hasiera zapatuan

MUGA AMOREBIETA-ETXANO

Datorren zapatuan San Pedro jaiak hasiko dira Boroa auzoan, publiko guztientzat pentsatutako egitarau zabala eskainiz, non musikaz, kirolaz, tradizioez eta elkarbizitzaz betetako egun batzuez gozatzeko aukera izango duten. Jaiak 19:00etan hasiko dira, txupinazoa jaurtiz. Ondoren, sardina eta hirugihar dastaketa egingo da, eta gaua trikitilarien emanaldiarekin eta DJ Zirkinen musikarekin amaituko da.

Kittu.

Igandean, ekainaren 28an, jarduera desberdinak antolatuko dira, adin guztiei zuzenduta: 9:00etan ehiza txakurren erakustaldia izango da, 12:00etan txikienentzako jolasak, 14:00etan Sukalki Txapelketa, 17:00etan, briska Txapelketaeta 19:00etan, aldiz, tute txapelketa.

Astelehenean, ekainak 29, San Pedro Eguna ospatuko da, eta mezarekin hasiko da 12:00etan, Paola Aurrekoetxea eta Antonio Apraizen omenez. Mezaren ostean, 12:30etan, herriko musika bada kalez kale ibiliko da. Arratsaldeak Briska Txapelketarekin jarraituko du 17:30ean.

Asteartean, ekainaren 30ean, San Pedrotxu egunean, ekitaldiak 12:00etan hasiko dira meza batekin, auzoko hildakoen eta bazkideen omenez. Ondoren txistularien emanaldia izango da. Jarraian, 13:30etan, Igel Txapelketa egingo da, eta eguneko jarduerak auzoko herritarren bazkari herrikoiarekin amaituko da 14:30etan.

Uztailaren 3an, ostirala, 20:00etan tortila lehiaketarekin hasiko da egitaraua. 21:00etan, haurren bolo-lehiaketa izango da, eta ondoren, 22:00etan, helduen txanda etorriko da. Egunari amaiera emateko 23:00etan, erromeria Joxe Angel Elizalderen emanaldia izango da ikusgai.

Uztailaren 4an, larunbata, jarduerak 12:00etan hasiko dira, umeen jolasekin eta ondoren, 14:00etan, paella lehiaketa egingo da. Arratsaldean, 17:00etan, mus lehiaketa izango da, eta 22:00etan, asto probak egongo dira. Gaua gauerdian amaituko da Kitturen emanaldi animatuarekin.

Uztailaren 5ean, igandea, egitaraua Triki karro poteoarekin hasiko da 10:00etan, ondoren bazkaria 14:30ean ospatuko da. Arratsaldean, 18:00etan, bingoa izango da eta 19:00etan zozketak emango dio amaiera aurtengo festei.

Saratsuko meza

Era berean, Saratsu auzoan ere San Pedroak ospatzen dira, eta ekainak 29an 12:00etan meza eta txistulariak izango dira.

Amorebieta-Etxanoko Udalak herritarrei ekitaldi hauetan aktiboki parte hartzeko gonbita luzatzen die, Boroa eta Saratu auzoetako San Pedro jaiak ospatzeko eta bizikidetzaz, kirolaz eta tokiko kulturaz gozatzeko.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu