Astelehena,
2026ko Abuztuak10

MugaKultura

[location-weather id="91313"]

Bero handiagatik, Garain bertan behera utzi dute San Juan bezperako egitaraua

Tenperatura oso altuak eta suteak pizteko arrisku handia direla eta, Garaiko Udalak bertan behera utzi du gaur arratsalderako aurreikusita zegoen San Juan bezperako egitaraua.

Erramun Osa Garaiko alkateak jakinarazi duenez, segurtasun-arrazoiak direla medio hartu da erabakia. Eguraldi-baldintza bereziek eta sute-arrisku altuak ez dute ahalbidetzen aurreikusitako jarduerak normaltasunez eta segurtasunez egitea.

Ondorioz, «ez da egingo programatutako kopaurik, ezta ohiko San Juan Surik ere», adierazi du Osak.

Udalak herritarren ulermena eskertu du, eta gogorarazi du neurriaren helburua pertsonen segurtasuna eta ingurunea babestea dela.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu