Igandea,
2026ko Abuztuak16

MugaKultura

[location-weather id="91313"]

Musikaire 2026 jaialdiak musikaz, antzerkiaz eta dantzaz beteko du uztaila Elorrion

Elorriok Musikaire jaialdiaren edizio berria hartuko du uztailean. Aurten ere, programazioak diziplina eta estilo ezberdinak uztartuko ditu, eta herritarrei nahiz bisitariei kalitatezko kultur eskaintza zabala eskainiko die: musika, haur ikuskizunak, antzerkia, umorea eta dantza garaikidea.

Sara Zozaya.

Jaialdia uztailaren 3an hasiko da, plazan, Porrotx, Marimotots,​ Pupu eta Loreren “Zerua lapurtu dute” ikuskizunarekin. Hurrengo asteetan, besteak beste, Sara Zozaya, Euskal Barrok Ensemble, Ruper Ordorika, Momi Maiga, Yllana & Primital Brothers, Robbin Kapsalis, Antigua Fusión con Miel y Canela, Ife Ogunjobi eta Elkano Browning Cream igoko dira Musikaireko agertokietara. Horiez gain, uztailaren 19an dantza garaikideko emanaldia izango da plazan.

Emanaldiak Elorrioko hainbat gunetan egingo dira: plazan, Lariz Jauregian eta Arriola Antzokian. Eguraldi txarra eginez gero, kanpoko emanaldiak Arriola Antzokira lekualdatuko dira, 20:00etan.

Elorrioko Udalak herritarrak eta bisitariak animatu nahi ditu Musikaire 2026ko programazioaz gozatzera. Jaialdiak, urtez urte, kultura kalera ateratzeko eta Elorrio udako kultur erreferente bihurtzeko duen gaitasuna berresten du.

Kartela (PDF 1,61MB)

Flyer (PDF 2,40MB)

 

SARRERA DOAN
EURIA EGITEN BADU ARRIOLA ANTZOKIAN – 20:00etan

—————————————————————————————————————————————-

Uztailak 3, ostirala, 19:00etan Tokia: Plaza – Elizpea
PORROTX, MARIMOTOTS, PUPU eta LORE – “Zerua lapurtu dute”

Uztailak 4, larunbata, 19:00etan / Tokia: Arriola Antzokia
SARA ZOZAYA

—————————————————————————————————————————————-

Uztailak 10, ostirala, 20:00etan / Tokia: Lariz jauregia
EUSKAL BARROK ENSEMBLE – “Zubinea”

Uztailak 11, larunbata, 20:00etan / Tokia: Lariz jauregia
RUPER ORDORIKA

Uztailak 12, igandea, 19:00etan / Tokia: Lariz jauregia
MOMI MAIGA

—————————————————————————————————————————————-

Uztailak 17, ostirala, 22:30ean / Tokia: Plaza – Elizpea
YLLANA & PRIMITAL BROTHERS – “Madness”

Uztailak 18, larunbata, 22:30ean / Tokia: Plaza – Elizpea
ROBBIN KAPSALIS

Uztailak 19, igandea, 19:00etan / Tokia: Plaza
DANZA CONTEMPORANEA
– “RHYTHM” (Marcat Dance)
– “CUENTAS CORRIENTES” (Jessica Castellón & Boris Orihuela)
– “EL MUNDO ATRÁS” (Cía. Rolando Salamé)
– “UN´WE” (Ertza)

—————————————————————————————————————————————-

Uztailak 25, ostirala, 22:30ean / Tokia: Plaza – Elizpea
ANTIGUA FUSIÓN CON MIEL Y CANELA

Uztailak 26, larunbata, 22:30ean / Tokia: Plaza – Elizpea
IFE OGUNJOBI

Uztailak 26, igandea, 19:00etan / Tokia: Plaza – Elizpea
ELKANO BROWNING CREAM

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu