Eman pausoa euskaran eta hobetu Durangoko Udal Euskaltegiko udako ikastaro trinkoetan
MUGA EUSKARA
Durangoko Udal Euskaltegiak 2026ko udako ikastaro trinkoen matrikulazio epea ireki du, euskararen ezagutzan sakondu eta titulazio ofizial berri bat lortu nahi duten herritarrei zuzendutako eskaintzarekin. Uda aprobetxatuz euskara ikasten jarraitzeko eta hizkuntza gaitasuna hobetzeko aukera izango dute ikasleek.

Ikastaro trinkoetan B1, B2 eta C1 mailak landuko dira, eta izena eman ahal izango dute bai lehen aldiz matrikulatzen direnek, bai aurreko urteetan Durangoko Udal Euskaltegiko ikasle izan direnek. Horrela, mailaz igotzeko eta hizkuntza-ziurtagiriak eskuratzeko prestaketa indartzeko aukera izango dute parte-hartzaileek.
Matrikulazio epea ekainaren 26ra arte egongo da zabalik. Interesa dutenek matrikula aurrez aurre egin ahal izango dute Euskaltegiko bulegoan edo Durangoko Udal Euskaltegiko webgunearen bidez: https://www.durango-euskaraz.eus/euskara/euskaraz-bizi/jarraitu-euskaraz-ikasten/aurkibidea/euskaltegiak/durangoko-udal-euskaltegia.
Herritarrei arreta emateko ordutegia honakoa izango da:
- Astelehenetik asteazkenera: 10:00etatik 13:00etara eta 15:30etik 18:00etara.
- Ostegun eta ostiraletan: 10:00etatik 13:00etara.
Durangoko Udal Euskaltegiak nabarmendu du udako ikastaro trinkoak aukera egokia direla ikasturtean zehar lortutako ezagutzak sendotzeko, euskararen erabilera areagotzeko eta hurrengo titulazio ofizialak lortzeko bidean aurrera egiteko.
Informazio gehiago nahi dutenek Euskaltegira bertaratu daitezke adierazitako ordutegian, 946 030 040 telefonora deitu edo 630 710 168 zenbakira WhatsApp mezua bidali.





