Igandea,
2026ko Abuztuak16

MugaKultura

[location-weather id="91313"]

C1 maila lortzeko ikastaroa eskainiko du Zornotza Udal Euskaltegiak irailean

Amorebieta-Etxanoko Udalak euskararen ikaskuntza eta erabilera sustatzen jarraitzeko konpromisoari eutsiz, C1 maila prestatzeko ikastaroa antolatu du Zornotza Udal Euskaltegian.

Ikasleek C1C1 edo C1B2 maila aitortua eduki beharko dute ikastaroan izena eman ahal izateko. Matrikula egiteko epea gaur, ekainak 10, zabalduko da uztailaren 7ra arte eta izen emateak Zornotza Udal Euskaltegian bertan edo amorebieta-etxano.eus web orrialdean (izen-emateak) egin ahal izango dira. Behin behineko zerrendak uztailaren 7an argitaratuko dira eta behin betikoak uztailaren 8an.

Ikastaroa irailaren 1etik 24ra eskainiko da 2 ordu egunean 10:00etatik 12:00etara edota 17:00etatik 19:00etara eta prezioa 45 eurokoa izango da (30 ordu X 1,5 euro).

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu