Igandea,
2026ko Abuztuak16

MugaKultura

[location-weather id="91313"]

Garaiko Udalak prest ditu San Juan Jaiak hilaren 20rako

Garaiko Udalak, herriko jaiak antolatzeko herri-batzarrarekin elkarlanean, 2026ko San Juan Jaiak ospatuko ditu ekainaren 20tik 24ra bitartean Momoitioko San Juan ermitan. Musikak, herri-afariak, mezak, dantzak, gastronomiak eta ohiko San Juan suak osatuko dute lau eguneko egitaraua.

Jaiak ekainaren 20an, larunbatean, hasiko dira. Arratsaldeko 20:30ean Donien Atxa jasoko da, eta 21:00etan herri-afaria egingo da ermitan. Afariaz gozatu nahi dutenek ekainaren 16a baino lehen eman beharko dute izena Udalean, 946 816 393 telefono zenbakira deituta. Menuaren prezioa 20 eurokoa izango da helduentzat eta 10 eurokoa 16 urtetik beherakoentzat. Afalostean, Mirari eta Aintzane trikitilariek girotuko dute gaua.

Ekainaren 21ean, igandean, 12:00etan meza ospatuko da, eta ondoren dantzarien emanaldia izango da. Eguerdian, 14:30ean, oilasko paella txapelketa egingo da.

Jaietako unerik berezienetako bat ekainaren 23an, San Juan bezperan, izango da. 21:00etan kopaua egingo da, eta ondoren piztuko da San Juan sua, tradizioari jarraituz.

Azkenik, ekainaren 24an, San Juan egunean, 12:00etan meza ospatuko da, eta ondoren hamaiketakoa izango da parte-hartzaile guztientzat.

Garaiko Udalak herritar guztiak gonbidatu ditu San Juan jaietan parte hartzera eta Momoitioko ermitaren inguruan antolatutako ekitaldiez gozatzera. Jai hauek herriko tradizioak bizirik mantentzeko eta auzotarren arteko elkargunea sendotzeko aukera paregabea izango dira.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu