Astelehena,
2026ko Abuztuak10

MugaKultura

[location-weather id="91313"]

Durangaldeko zazpi taldek parte hartu zuten atzo Bermeoko Bizkaiko Dantzari Egunean

MUGA DANTZA

Durangaldetik joandako zazpi talde izan ziren atzo Bermeon ospatutako Bizkaiko Dantzari Egunean parte hartu zuten 47 taldeetako batzuk. Hain zuzen ere, Otxandioko Urduri, Garaiko taldea, Iurretako Mikel Deuna, Abadiñoko Iluntze  eta Durangoko bi talde aritu ziren bertan: Txoritxu Alai —argazkian— eta Kriskitin. Eskualdeko ordezkaritza zabalak berriro ere agerian utzi zuen Durangaldean dantzak duen indarra eta tradizioa.

Txoritxu Alai Dantza Taldea atzo Bermeon.

Bermeo euskal dantzaren erdigune bihurtu zen egun osoan zehar, eta milaka lagun bildu ziren kalejirak eta Lameran egindako emanaldiez gozatzeko. Guztira, 3.000 dantzari inguruk hartu zuten parte jardunaldian. Egitarauan euskal dantza tradizionaletako hainbat saio eskaini zituzten, haur, gazte zein helduen taldeekin.

Aurtengo edizioak esanahi berezia izan zuen, gainera, Alkartasuna Dantza Taldearen 50. urteurrena ospatu baitzen. Bizkaiko Dantzarien Biltzarrak antolatutako hitzordua giro apartan amaitu zen, eta amaiera borobiltzeko Durangoko Luhartz erromeria taldeak emanaldia eskaini zuen.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu