Astelehena,
2026ko Abuztuak10

MugaKultura

[location-weather id="91313"]

ESKAINTZA BEREZIAK! · Baskervan autokarabanak, bost urte zure alboan

MUGA BASKERVAN

Baskervanen ospakizunetan murgilduta gabiz egunotan, pandemiako “olatu” arteko familia burbuila eta errubera gaineko istorioak sortzeko ametsak oraingoan bost urte betetzen du. Tarte honetan bezeroekin izan dugun bidea, orokorrean, aberatsa izan da dudarik gabe.

Hasierako helburuak soberan bete dira, alokairu guztietan ahalegindu gara bezeroek behar dutena eskura izateko, gu geuk bezeroak izango bagina moduan. Urte hauetan gure eskaintza beti bera izan da, ibilgailuak guztiz hornituak bezeroen eskura jartzea, eurek bakarrik bidaiatzeko gogoekin etor daitezela gurera.

Elkarrekin familia bat sortu dugu, Basker diren horiek gero eta gehiago dira, eta gure ibilgailuek bisitatu dituzten plazak, hamaika!

Jarrai dezagun aurrera, familia eta lagun kuadrilen bidelagun izaten, Tourrean edota Mediterraneo alderako txangoetan, Pirineo zein Alpetan, baita etxe ondoko edozein txokoetan ere. Badakizue; gustuko tokian, aldaparik ez!

Izan Basker, egin amets! Bidean ikusiko dugu elkar!

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu