Zabalik da Amorebietako Zubiaur Musika Eskolaren matrikula epea
Izen-ematea maiatzaren 4tik 29ra egin ahal izango da, online udalaren webgunean edo aurrez aurre Musika Eskolan. Matrikula bertan egin daiteke astelehenetik ostiralera 13:00etatik 18:30era, eta astelehen eta ostegunetan 10:00etatik 13:00etara.

Zubiaur Musika Eskola ikasturte berriaren prestakuntzan murgilduta dago, eta 2026-2027 ikasturterako matrikulazio epea maiatzaren 4tik 29ra egongo dela iragarri du. Epe horretan, bai egungo ikasleek, bai musika- edo dantza-prestakuntzari ekin nahi diotenek eman ahal izango dute izena.
Matrikulak udal webgunearen bitartez egin ahal izango dira, “Izen-emateak” atalean eskuragarri dagoen formularioan betez. Matrikula aurrez aurre ere egin ahal izango da, Musika Eskolan bertan, astelehenetik ostiralera 13:00etatik 18:30era eta astelehen eta ostegunetan 10:00etatik 13:00etara.
Adin guztietarako dantza eta musika eskaintza
- urtean sortu zenean hasitako bideari jarraiki, datorren ikasturtean ere dantza eta musika klaseak eskainiko ditu Zubiaur Musika Eskolak.
Dantzaren arloan eskainiko diren hiru kurtsoak 6 urtetik gorako zornotzarrei zuzenduak izango dira:
- Dantzarekin kontaktua (6-7 urte)
- Sormenezko dantza (8-11 urte)
- Hip Hop/Funky (12-18 urte)
Musika eta instrumentu klaseei dagokienean, izen-ematea 4 urtetik gorako neska-mutilei zuzendua izango da.
Aukerak, honakoak:
- Musikarekin kontaktua (4-7 urte)
- Flauta, klarinetea, saxofoia, tronpeta, tronboia, perkusioa, biolina, biola, biolontxeloa, pianoa, gitarra, akordeoia, txistua, alboka, trikitixa, dultzaina, txalaparta, gitarra eta baxu elektrikoa, bateria.
Halaber, hizkuntza musikala, analisiak, koroak eta talde instrumentuak zein musika-terapia hezigarria ere eskainiko dira.





