Ostirala,
2026ko Abuztuak14

MugaKultura

[location-weather id="91313"]

Aitor Echarte durangarra gaur ATX Teatrorekin ‘Marmarra’ antzezlanean San Agustinen

ATX Teatro konpainiak Marmarra obra taularatuko du gaur, apirilaren 25ean, larunbata, Durangoko San Agustin Kultur Gunean. Antzezleen artean Aitor Echarte durangarra izango da.

Aitor Echarte. ATX

Lan honek galdera bat jartzen du erdigunean: zer astakeria egiteko kapaz da gizakia bere buruagatik, eta zer ez du sekula egingo? Munduaren irudi nahasi batetik abiatuta —lemazainik gabeko itsasontzi baten gisara—, ikuslea gizartearen ahots, desira eta ametsen artean murgiltzen da.

Testuinguru horretan, marmar beldurgarri baten mehatxua hedatzen da, eta gure baitan hazten den izenik gabeko ezinegonari forma ematen dio. Obrak, azken finean, bizitzaren aldeko garrasi mingarri eta maite den guztiaren aldeko aldarri basatia proposatzen du.

Fitxa artistikoan, Jon Gerediaga ageri da egile gisa, eta ATX Teatro arduratu da zuzendaritzaz. Antzezleen artean daude Aiora Sedano, Aitor Echarte, Alazne Astorga, Estibaliz Villa, Garazi Etxaburu, Mirian K. Martxante, Sandra Fdez Agirre eta Sandra Tejero. Zuzendari laguntzailea Gabriel Ocina da.

Emanaldia 19:00etan izango da, 90 minutuko iraupenarekin, eta euskaraz eskainiko da. Sarreren prezioa 10 eurokoa da, eta 7,50 eurokoa bazkideentzat.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu