89 lagunek hartu dute parte Elorrioko turismo bulegoak antolatutako sei bisita gidatuetan
Apirilaren 2tik 6ra bitartean, Elorrioko Turismo Bulegoak ohiko Aste Santuko bisita gidatuak antolatu ditu, herriko ondare historiko eta kulturala ezagutarazteko helburuarekin. Guztira sei bisita egin dira (bi euskaraz eta lau gazteleraz), eta beste bi bertan behera gelditu dira.

ARGAZKIA · ELORRIOKO UDALA
Aurtengo edizioan, 89 pertsonak hartu dute parte antolatutako ibilbideetan, horietatik 59 emakumeak eta 30 gizonak izan direlarik. Parte-hartzaile gehienak Elorriotik bertatik edo inguruko lurraldeetatik etorri dira (Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroatik), eta helduak nagusitu diren arren, gazte eta haurrek ere parte hartu dute.
Arrakasta handiena izan duten bisiten artean Basilikaren barrualdea eta Hiribilduko ibilbidea nabarmendu dira, baita Argiñetako nekropolia eta herriko kaleetan barrena egindako bisitak ere. Turismo bulegotik egindako balorazioa oso positiboa izan da, eta azpimarratu dute bisitariek Elorrioko ondarearen aberastasuna ezagutzean harridura eta interesa agertzen dutela.
Azpimarratu ere aurreko urtearekin alderatuta, bisita bat gehiago eskaini dela eta parte-hartzea ere handitu dela, 25 pertsona gehiagok hartu baitute parte. Oro har, Aste Santuko kanpaina arrakastatsutzat jo daiteke, guztira 228 pertsona hurbildu baitira herrira, EAEko, Estatuko eta Europako beste herrialde batzuetatik etorrita.





