‘Lamiak’, Maite Atutxa

MAITE ATUTXA
· ‘Mundu galduak’ eleberrian iradokiturik. Inspiratus liber ‘Mundu perditi’
Goi-udaberrian eta udaran egun beroetako ilunabarrenean, Lamiak sortzen dira ixilean erreka urtsu eta freskoen ertzetan.

Irudia: AMAIA ZIGORRAGA
Iluntasunean egoten dira ile luzea orrazten eta, haize gozoaz gozatzen sentitzen emakume. Ondoren etzan egiten dira belar zapi gainean, euren gorputz galantak ilargian begiratzeko, gozamenaz. Noiz agertuko ote diren euren bihotzeko maitaleak, gero doaz euren kobazulora ametsetan, hasperenka. Lamien edertasuna gizonen zoramena, urtu egiten dute euren buru barrena!





