A25 · Durangaldea antiinperialista mobilizatzen da Kubara bidaltzeko bilketa solidarioarekin
MUGA ANTIFAXISTA
Durangaldean, Kubaren aldeko elkartasunaren baitan, apirilaren 25ean “Kubara bidaltzeko bilketa solidarioak” egingo dira. Egun horretan, euskualdeko hainbat herritan jarriko dira oinarrizko produktuak biltzeko guneak, EHKS (Euskal Herriko Kontseilu Sozialista), IAS (Ikasle Antolakunde Sozialista) eta Euskadi-Cuba elkartearen elkarlanaren bidez antolatuta.

Bilketa puntu nagusiak eta ordutegiak honako hauek izango dira:
- Durango (Andra Maria): 11:00–14:00 eta 17:00–19:00
- Otxandio (Kontzejupean): 12:00–15:00
- Zornotza (Udaletxe plazan): 11:00–14:00
- Elorrio (Plazan eta Eroskin): 10:00–13:00
- Abadiño:
- Zelaiaetan, Lagun Toki parean: 11:00–14:00
- Traña-Matienan, BM parean: 11:00–14:00
- Eroskin: 11:00–14:00
Bilketa hauen helburua da oinarrizko produktuak jasotzea eta Kubara bidaltzea, herrialdeak bizi duen egoera ekonomiko eta sozial larria arintzen laguntzeko. Antolatzaileen arabera, AEBek ezarritako blokeoak eragin zuzena du Kubako eguneroko bizitzan, eta horrek elikadura, hornidura eta baliabide faltak areagotzen ditu. Horren aurrean, nazioarteko elkartasuna indartzea ezinbestekotzat jotzen da.
Testuinguru horretan, Durangaldeko eragile, elkarte, auzo-talde, kirol eta aisialdi kolektiboei, baita norbanako eta negozioei ere, ekimenean parte hartzeko deia egiten zaie, bakoitzak ahal duen ekarpena eginez.
KUBARAKO MATERIALA
MATERIAL SANITARIOA: 2027ko ekainetik aurrera iraungitzen diren medikamentuak, mota guztietako produktu sanitarioak, ekipo medikuak, tresneria eta baliabide kirurgikoak (pintzak, guraizeak, bisturiak, papera, hariak), eskularruak, preserbatiboak…
ELIKADURA-OSAGARRIAK: bitaminak, mineralak (magnesioa, burdina, kaltzioa); gantz-azidoak (Omega 3); probiotikoak
ELIKAGAI EZ GALKORRAK: Janari enlatatua, (ahal dela, mailatu gabeko metalak), aleak: arroza, zerealak, lekaleak; pastak; esne-hautsa; fruitu lehorrak; olioa; tomate briketan. 2027ko urtarriletik aurrera iraungitzen direnak.
HIGIENE MATERIALA: konpresak; tampaxak; toallatxoak; pixoihalak (haurrentzat eta helduentzat)
KIROL MATERIALA: baloiak, pilotak, erraketak, bizikletak, ekipamendua (kamisetak, galtza motzak, takodun botak…)
IKASMATERIALA: eskolerako materiala (arkatzak, boligrafoak, koloretako pinturak eta errotuladoreak, txorroskiloak, guraizeak, koadernoak…) TESTU-LIBURUAK ETA ENTZIKLOPEDIAK EZ.
GARBITZEKO MATERIALA: erratzak, fregona, oihalak, trapuak, espartzuak, biberioen garbitzailea…
DIRU EKARPENA PLAKA FOTOVOLTAIKOETARAKO:
Eskudirutan bilketa postuetan edo kontu korronte bidez:
ES35 3035 0134 43 1340059271
Euskadi-Cuba / Laboral kutxa
MANIFESTAZIOA IRUÑEAN
Bestalde, elkartasun kanpaina hau ez da ekimen isolatu bat. EHKSk maiatzaren 1ean manifestazioa deitu du Iruñean, 12:30ean, Langileen Nazioarteko Egunaren harira. Horren harira, Durangaldeko herrietan kotxe-kedadak antolatuko dira Iruñera bertaratzeko, parte-hartzea errazteko eta mobilizazioa kolektiboki antolatzeko.
Antolatzaileen iritziz, Kubaren egoera ez da salbuespena, baizik eta egungo mundu mailako testuinguruaren isla. Mendebaldeko potentzien krisiaren aurrean, interes ekonomikoak mantentzeko joera eta tentsio geopolitikoen areagotzea nabari dira hainbat eskualdetan. Horregatik, Ekialde Hurbileko egoera edo bestelako gatazka globalak aintzat hartuta, beharrezkotzat jotzen da langileria antolatzea eta nazioarteko elkartasuna indartzea, NATOren, Europar Batasunaren eta sionismoaren aurkako mobilizazioen bidez.





