GKS DURANGALDEA: ‘Atzo, gaur eta beti’ faxismoaren aurrean jardunaldia Durangoko gaztetxean
Gazteko Koordinadora Sozialistak (GKS) antolatuta, datorren larunbatean, apirilaren 18an, “Atzo, gaur eta beti faxismoaren aurka” lelopean jardunaldi politiko eta kulturala egingo da Durangoko Gaztetxean, Montorreta kalean kokatua.

Egitaraua arratsaldeko 18:00etan hasiko da mahai-inguru batekin, “Nola antolatu faxismoaren aurka?” izenburupean. Bertan parte hartuko dute Azpeitia Errepresioaren Aurka plataformako kideek, Bilboko Etxarri II gaztetxeko kide ohiek eta falangearen aurka borrokatu ziren militante antifaxistek.
Ondoren, 19:30ean, boxeo erakustaldi bat izango da ikusgai. Jardunaldiari amaiera emateko, Aiaraldeko Sound System taldearen emanaldia izango da.
Antolatzaileek jakinarazi dutenez, 19:30etik aurrera pizzak eta mojitoak ere egongo dira bertaratzen direnentzat. Ekimenaren helburua faxismoaren aurkako borroka indartzea eta antolakuntza kolektiboaren garrantzia azpimarratzea dela nabarmendu dute.





