Larunbata,
2026ko Abuztuak08

MugaKultura

[location-weather id="91313"]

Estutu, Fito Skins eta Pan con Txitxarro DJa ariko dira Mañariko lehen Gazte Egunean

Mañarian Gazte Egunaren lehenengo aldia ospatuko dute zapatuan, eta antolatzaileek nabarmendu dute mugarri berezia izango dela herriarentzat, halako ekimenik lehen aldiz egingo baita. Herriko gazteek bultzatuta, eta hainbat eragileren laguntzarekin, egun osoko egitarau zabala prestatu dute, giroa pizteko eta herria bizirik mantentzeko helburuarekin.

Estutu.

Eguna 13:00etan hasiko da txupinazoarekin, eta jarraian trikitilariek alaituko dituzte kaleak. Ondoren, bertso bazkaria egingo dute elkargune nagusi gisa. Arratsaldean, 17:30ean gazte olinpiadak antolatuko dituzte, eta 19:00etan karropoteoan irtengo dira, festa giroa herriko txoko guztietara zabaltzeko.

Lehenengo Gazte Egun honi amaiera borobila emateko, gauean musika izango da protagonista nagusi. 22:00etan kontzertuak eskainiko dituzte Estutu! eta Fito Skins taldeek —ekimenaren beste indarguneetako bat—, eta ostean, Pan con Txitxarro DJak jarriko du festa dantzan luzatzeko azken ukitua.

Antolatzaileek azaldu dutenez, Gazte Eguna sortzeko ideia iazko inauterietako baba-janean sortu zen: “Gazteok elkartu eta herria bizirik mantentzeko zerbait egin behar genuela ikusi genuen. Hortik sortu zen Gazte Eguna antolatzeko proposamena, eta aurten, lehen aldiz, errealitate bihurtuko dugu”.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu