Garaiko XII. Landara eta Lorazaintza Azoka 19an izango da, 19 posturekin
Garaiko Udalaren eta Urkiola Landa Garapenerako Elkartearen eskutik, datorren apirilaren 19an egingo da Garaiko XII. Landara eta Lorazaintza Azoka. Azoka hau hamabigarren edizioa beteko du aurten, eta landara eta lorazaintza arloan herriko eta kanpoko zaleen topalekua izatea du helburu, giro jator eta herrikoian.

Azokan guztira 19 postu egongo dira, eta hauek izango dira:
- 12 landare eta lore enpresa, lorategi landareak, lore apaingarriak, fruta landareak, orturako landareak eta fruitu txikiko landareak eskainiko dituztenak.
- Eskuko tresnak saltzen dituzten artisauak (1).
- Egurra eta loreak uztartzen dituzten artisau bi (2).
- Gaztagile bat (1).
- Txosna bat bertoko produktuak eta edariak eskainiko dituena (1).
- Okin eta gozogile bat (1).
- Kontserbak eta garagardo ekoizle bat (1).
Azoka goizeko 10:00etatik eguerdiko 15:00ak arte egongo da zabalik. Horrez gain, erosketak gordetzeko zaindegi zerbitzua egongo da, eta musika eta egunean gozatzeko guneak ere prestatuak izango dira. Zerbitzu hori erabiltzen dutenen artean, Durangaldeko ekoizleen produktuen otzara baten zozketa egingo da, irabazleak Etartie dendan jasoko duena.

Garaiko Udalak eta Urkiola Landa Garapenerako Elkarteak esker ona eman nahi diete antolakuntza aurrera eramaten laguntzen duten eragile guztiei, besteak beste Garaiko San Migel Nagusien Elkarteari, udaleko langileei eta herriko boluntarioei, egun hauetan egiten duten lanagatik. Eguraldiak lagun, guztioi egun zoragarria izatea opa zaie, eta azokara bertaratzeko gonbita luzatzen da.





