«Gaur, Durangoko bonbardaketaren 89. urteurrenean, bonbardaketa haretan hildakoak omendu ditugu»
TESTUA · EH BILDU
89 urte igaro dira faxistek gure herria eta eskualdeko beste hainbat herri bonbardatu eta ehundaka hildako eragin zituztenetik.

Ima Garrastatxu. EH BILDU
Gertatutakoa gogoratzea ezinbestekoa da etorkizun justuago eta baketsuago bat eraikitzeko. Are gehiago bizi ditugun garaiotan.
Eskuin muturraren eta faxismoaren ofentsiba betean, EH Bildutik argi daukagu: atzoko eta gaurko faxistek aurrean izango gaituzte.
Herri gisa erantzun behar diogu datorrenari.
Fronte zabalak eraiki behar ditugu, eskubideak, askatasunak eta demokrazia defendatzeko, faxistei aurre egiteko eta Euskal Herria eraikitzen jarraitzeko.





