Durangoko artistek protagonismo berezia izango dute bihar Gerediaga elkarteak antolatutako ekitaldietan, herria astindu zuen bonbardaketaren oroimenez. Martxoaren 31n 89 urte beteko dira Durangoko bonbardaketatik, eta, urtero bezala, memoria bizirik mantentzeko hitzordu garrantzitsua izango da.

Gotzon Gomezek argazki bat ataratzen ekitaldian. IBAN GORRITI (MUGA)
Arratsaldeko ekitaldian, Kriskitin dantza taldearekin batera, herriko sortzaileek beren ekarpena egingo dute, artearen bidez iragana gogoratzeko eta gaur egungo ikuspegitik berrinterpretatzeko. Musikak, dantzak, irakurketa dramatizatuek eta arte bisualek osatuko dute ikuskizuna, tokiko talentua eta konpromiso soziala uztartuz.
Halaber, Gotzon Gomez Gerediaga elkarteko presidenteak hitza hartuko du, eta ekitaldiak lore eskaintzarekin izango du amaiera, biktimen omenezko keinu hunkigarri batekin. Hitzordua 19:30ean izango da, Andra Mariko elizpean.