Larunbata,
2026ko Abuztuak08

MugaKultura

[location-weather id="91313"]

Zortzi haritz berri Momoition, Garaiko historia belaunaldiz belaunaldi bizirik mantentzeko

Garaiko Udalak arbola batzuk landatu ditu leku berezi eta haizetsu horretan, denboraren joanean, haizeak eraitsitako haritzen tokian beste horrenbeste ale birlandatzeko helburuz. Jarduketaren xedea da inguru hori berariaz zaintzea eta arbola zaharren ondoan gazteak jartzea, ahulduta dauden arbolak galduz gero, etorkizunean, zuhaiztiari eutsi ahal izateko. Guztira, zortzi haritz birlandatu dira Momoition.

Jakina denez, duela zenbait mende, Momoitioko San Juanen jende-talde bat errotu zen. Badirudi aurretik beste toki batean bizi zirela, Trumoitako gotorlekuan. Eta badirudi hura hutsik utzi eta Momoitiora joan zirela bizitzera. Momoitiora bizitzera joandakoek lurra landu, etxeak egin, eliza eraiki eta kanposantua egin zuten. Zirkulu- eta elipse-formako txaboletan bizi ziren. Adarrak elkarri lotuz eta gainetik buztina emanez egiten zituzten hormak. Belar lehorra edo antzeko beste gairen bat erabiliz eratzen zuten teilatua. Bizilekuaren inguruan beste txabola batzuk egiten zituzten, aleak, abereak eta abar gordetzeko. Familiak eta gertuko senideak inguruan bizi ziren. Herritarrek, abereak zaintzeaz gain, lurra ere lantzen zuten; barazkiak, sagarrondoak eta zerealak landatuz. Gizarte hura ez zegoen isolatuta. Aztarna asko kontuan harturik, jakin badakigu penintsulako iparraldeko beste herri batzuekin bazuela harremana.

Eliza izaten zen herrixkako erlijioaren eta gizartearen ardatza. Momoitiokoa laukizuzena zen, 15 m2 ingurukoa. Harriz eta zurezko zutabez eginik zegoen. Teilatua teilazkoa barik, egurrez eta landarez eginikoa zen. Aldarea ekialdean zegoen. Elizkizunak ez ezik, batzarrak egin, erabakiak hartu eta komunitateko liskarrak ere bertan konpontzen zituzten. Nahiz eta komunitatea kristaua izan, sepultura estaltzen zuten harlauzen zuloetan erritu-suak egin zituzten. Hilobiak seinaleztatzeko eta ez apurtzeko, sepulturaren buruan (lurrean) harri bertikala sartzen zuten: estela edo hilarria. Hilarri horiei esker jakin dugu nortzuk izan ziren Momoitioko lehenengo biztanleetako batzuk. Gaur egun ermitaren aterpera hurbiltzen bagara eta baoetatik begiratzen badugu, barrua ikusteko aukera dago. Leihoen aurrean IX. eta X. mendeetako hilarrien zatiak ikusiko ditugu. Jatorrizkoak gordeta daude eta Momoitioko San Juanen ageri direnak erreplikak dira.

Beraz, birlandaketa eremu hau zaintzearekin eta belaunez belaun Garaiko historia transmititzeko Udalak egiten diharduen eginahalarekin lotu behar da.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu