Astelehena,
2026ko Abuztuak10

MugaKultura

[location-weather id="91313"]

‘Artzainak. Nire arbasoen omenean’, Maite Atutxa

MAITE ATUTXA

Hasi dira artzainak itzulera prestatzen

kukuak abestu du bere kanta eta,

martxoaren hasieratik azarorarte

egingo ditu bakarrik, txakurzainak eta berak.

IRUDIA: AMAIA ZIGORRAGA

Udaberri eta udarea

gehi zati bat udazkenarena

egingo dituzte goiko bazkalekuetan

Ardiek, txakurrak eta artzainak.

Goiari eutsiz, saiatuko dira

jasatzen egun beroenak,

zaparradak eta freskurak

eta burrunbadak ekaitzarenak..

Bakoitzak izango du zereginen bat

eta osotuko da lantaldea,

bikaina, naturarekin bakean

eta izarrak behatuko dituzte gauean.

Artzain ixila, artzain xumea

asko dakizuna, bakardadeaz,

azal iezadazu zer den mugagabea

egunsentiaren agur beroena

eta, iluntasunaren  amets goibelena..

Artzain ixila, artzain xumea

mendietako,Jaun eta Jabea!!!
Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu