Larunbata,
2026ko Abuztuak08

MugaKultura

[location-weather id="91313"]

ZORIONAK · Durango BHI-ko ikasleek lehen saria eskuratu dute Bizkaiko Industria Erronkan

Durango BHI ikastetxeko Batxilergoko Teknologia eta Ingeniaritza II jakintzagaiko ikasle talde batek lehen saria irabazi du Bizkaiko Industria Erronka lehiaketan, egindako lan bikainari esker.

Talde irabazlea honako ikasleek osatu dute: Maialen Pérez, Paule Lauzirika, Mela Hrvat, Izaro Kandaburu, Izan Amenabar eta Mikel Martinez. Haien proiektuak epaimahaiaren aitortza jaso du, berrikuntza, sormena eta aplikagarritasuna uztartzeagatik.

Ikasleak Ricardo Aiartzaguena irakaslearen gidaritzapean aritu dira lanean, eta haren laguntza funtsezkoa izan da proiektua aurrera eramateko.

Sari honek ikasleen ahalegina eta konpromisoa saritzeaz gain, Durango BHI ikastetxean egiten den lanaren kalitatea ere azpimarratzen du. Lehiaketa honek, gainera, gazteen artean industria eta ingeniaritzarekiko interesa sustatzeko helburua du.

Zorionak talde osoari lortutako arrakastagatik!

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu