Ttipika Dantza Gidatuak, Dantzaroren protagonista bihar Durangon
Bihar, martxoak 21, Durangok Dantzaroren edizio berri bat hartuko du. Saioa arratsaldeko 19:00etan izango da Andra Maria elizanpean, eta Ttipika Dantza Gidatuak arituko da, bertaratutakoei euskal dantza, musika eta erritmoaz gozatzeko aukera eskainiz.

Durangoko Udalak antolatutako ekitaldi honek euskal dantzaren aberastasuna ezagutaraztea du helburu, gure kulturaren parte den tradizio hau sustatuz.





