Asteazkena,
2026ko Abuztuak19

MugaKultura

[location-weather id="91313"]

‘Udaberriko parajea’, Maite Atutxa

MAITE ATUTXA

Ernetzen ari dira muin samurrak

zuhaitz berdatuetan,

eta urrebotoiak,bitxilore zuriak

eta txikori-belar horiak, lurrean.


Mitxoleta gorriak sortzen dira, nire bihotzetik

gari-soroetan bezala, gehienak martxotik,

laztanak nire eskuetatik

eta bertso loratsuak nire ahotik.


Kantari, zuhaitzetatik zintzilik, txoritxoak

aldameneko parkea betetzen dute trino melodikoaz,

eta arretaz entzuten ditut preludioak

Ibilitako bideetako maitasunei buruzkoak,


Bere arima aurkitu arte, bere maitale maitea

ez dira gelditu, agian pixka bat gozatzeko,

zertan ekin, biak liluratuak izateko

egunsentian eta ikunabarrean enparantzan abesteko.


Lur bustiaren aroma dago, zaparradaren ondoren

aukera aprobetxatuz , pikotxak bustitzeko,

beren doinuak entseatzen dituzte, nekea iritsi arte

egunsentian eta ilunabarrean, parkean kantatzeko


Ia udako tenperatura zuen gau baten

maitaleak  bezala burrunbaka, ilunabar lanbrotsuen,

maitasun laztanak eta zirriak partekatzen

egunsentian eta ilunabarrean, jolastokian txio-egiten dute.

IRUDIA · AMAIA ZIGORRAGA

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu