Lorratz Taldea Dantzaro hitzordu berriko protagonista larunbatean Durangon
Larunbat honetan, otsailaren 21ean, 19:00etan, Lorratz Taldeak Dantzaroren saio berri bat eskainiko du Durangoko Andra Maria elizako elizpean. Ekitaldi hau Dantzaro programaren parte da, euskal dantza eta kultura herritarrei modu parte hartzailean hurbiltzea helburu duen ekimena. Udalak durangarrei parte hartzeko gonbita luzatzen die.






