ALPINO TABIRA · Otsailean: Lanestosa, Izarraitz eta Baqueira Beret
TESTUA ALPINO TABIRA
2026 urte honetan martxa hartzea pixka bat kostatu zaigun arren, otsailean ekintza anitzek beteko dute Alpino Tabiraren egutegia, hasi etxe ingurukoetatik eta Baqueira-Bereteraino.

Ohiturari jarraituz, eta aurten horrela suertatu denez, otsailaren 8an txitxiburduntziaren eguna ospatu genuen Momoitioko San Juan inguruko parajeetan.
Klasikoekin jarraituz, bueltan dator Bizkaiko Bira (GR 123). 2025 urtean Lanestosan utzi genuen ibilbideak jarraipena izango du aurten, eta lehen etapa otsailaren 15ean burutuko dugu, Lanestosako hiribildua eta Burgoseko Hornes herrixkaren artean.
Beste klasiko bat dugu sagardotegirako irteera, aurten otsailaren 21ean suertatuko dena. Oraingo honetan Gipuzkoara egingo dugu salto, Elgoibar eta Azpeitia arteko GR 285 ibilbidea jarraituz Izarraitz mendilerroa eta bere gailur esanguratsuak bisitatuz. Bertan izena emateko aukera otsailaren 10ean zabalduko dugu.
Hilabetea altueretatik bukatuko dugu, asteburupasa klasiko batekin: Baqueira Bereterako irteera. Bertan eskiaren aldaera ezberdinez gozatzeaz gain, raketetan ere ibili ahal gaitezke, edota soilik mendiaz zein turismoaz gozatu. Bertarako izen ematea otsailaren 19an zabalduko dugu.
Klasikoz beteta dator otsaila Alpino Tabiran beraz, animatu parte hartzera! Informazio osatua duzue www.alpino-tabira.org orrialdean.





