Igandea,
2026ko Abuztuak16

MugaKultura

[location-weather id="91313"]

Maristak txapa solidarioak enkargatzeko proposamena egiten du, dirua Keniara bideratzeko

MUGA DURANGALDEKO AISIALDI GIDA

Maristak Durangoko Administrazio Kudeaketako Erdi Mailako ikasleek ekimen solidario berri bat jarri dute martxan, hezkuntza eta elkartasuna uztartzen dituen proiektu baten bidez. Ikasleek txapa pertsonalizatuak sortzen dituzte, eta salmentatik lortutako diruarekin Kenia Oreroko eskoletara materiala eta baliabide digitalak bidaltzen laguntzen dute.

Ekimen hau urteetako ibilbidea duen lankidetza baten barruan kokatzen da, SED GKEarekin elkarlanean garatua. Helburua argia da: hezkuntza-aukera gehiago eskaintzea baliabide gutxiko inguruneetan, ikasleen inplikazio aktiboaren bidez.

Txapak erabilera askotarako pentsatuta daude: motxilan, txamarran edo opari solidario gisa. Bi tamaina daude eskuragarri: txapa handiak 2 eurotan eta txikiak euro 1ean, eta eskaera handietarako deskontuak ere aurreikusi dira. “Prezio txikia, eragin handia” da ekimenaren mezua.

Proiektuko arduradunek azpimarratu dute ikasleentzat esperientzia hezitzailea dela: “Ikasleek ez dute soilik produktu bat sortzen; gizarte-erantzukizuna, lankidetza eta konpromiso globala lantzen dituzte”.

Txapa solidarioak eskatzeko, interesdunek irudia, kopurua eta tamaina adierazi behar dituzte, txapakmkd@gmail.com helbidera idatziz. Horrela, keinu txiki baten bidez, urrutira heltzen den laguntza bihurtzen da ekarpena.

Maristak Durangoko komunitateak berriz erakutsi du hezkuntzak mundua eraldatzeko duen gaitasuna, ekintza zehatz, hurbil eta solidarioen bidez. Bat egitea erraza da; eragina, handia.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu