Astelehena,
2026ko Abuztuak10

MugaKultura

[location-weather id="91313"]

Gontzal Royuela, Miren Gojenola eta Irene Hernando ‘Izeba Txirrita’ lanean, gaur Arriolan

MUGA DURANGALDEKO GIDA

Gaur, urtarrilak 23, ostirala, 20:00etan, “Izeba Txirrita” antzezlana taularatuko da Elorrioko Arriola antzokian, euskaraz. ‘Geuretik Sortuak’ ekimenaren barruan sortutako lan honek 1936ko Espainiako Estatu Kolpetik abiatutako memoria historikoaren inguruko gogoeta proposatzen du, ikuspegi intimo eta familiarretik.

Izeba Txirrita. ZELAKO.EUS

Olatz Gorrotxategik zuzenduta eta Xabi Payak idatzitako gidoiarekin, antzezlanak nerabe bi eta euren izeba zaharra ditu protagonista. Etxe zahar batean egiten ari diren mudantza baten erdian, ustekabean elkartuko dira hirurak, eta kutxaz kutxa, izebaren bizitzarekin lotutako sekretuak, altxorrak eta pasadizoak azalduko dira. Hasieran nerabeek iraganari garrantzirik emango ez badiote ere, pixkanaka ohartuko dira istorio horiek oraindik ere bizirik daudela.

Antzezleen artean Miren Gojenola, Irene Hernando eta Durangaldekoa den Gontzal Royuela daude. Antzezlana osorik euskaraz izango da, eta memoria kolektiboaren inguruko ariketa gisa aurkezten da, belaunaldi desberdinen arteko zubiak eraikiz.

Sarreren prezioa 10 eurokoa da; bazkideek 7 euro ordainduko dute, eta gazte bazkideek zein Arriolakideek 5 euro. Antzezlana gaur bertan izango da ikusgai Elorrioko Arriola antzokian.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu