Igandea,
2026ko Abuztuak16

MugaKultura

[location-weather id="91313"]

Amorebieta-Etxano euskal sormenaren hiriburu bihurtzen da Musikagaz Fest jaialdiarekin

MUGA DURANGALDEKO AISIALDI-GIDA

Urtarrilaren 31n, Euskal Herriko musika eszena gazteak hitzordu berezia izango du berriro ere Musikagaz Fest! jaialdian. Euskal Musika Sortzaile Gazteei zuzendutako ekimen honek euskaraz sortzen duten gazteei beren proiektuak erakusteko aukera ematea du helburu, lehen agertoki horiek etorkizuneko ibilbide profesionalerako abiapuntu izan daitezen.

Jaialdia posible egiteko, Amorebieta-Etxanoko Udala, Gerediaga Elkartea, Musika Bulegoa eta Zornotzako gazteak elkarlanean arituko dira, herriko hainbat gune musikaz betez. Egun osoan zehar kontzertuak eta saioak izango dira, besteak beste, Zelaietako frontoian, Zelaietako Kontzertu Aretoan, Amorebieta IV frontoian eta herriko beste espazio batzuetan.

Eguna Silitia taldearen emanaldiarekin hasiko da Arraibi plazan, eta ordutik aurrera askotariko estilo eta proposamen musikalek hartuko dute Zornotza. DJ saioak, bakarlariak eta taldeak izango dira protagonista, publikoari esperientzia aberatsa eta askotarikoa eskainiz.

Hona hemen egitaraua
  • 13:00 – Silitia, Arraibi plaza
  • 14:00 – Sueder, Andra Mari plaza
  • 14:30 – DJ Rosamari, Arraibi plaza
  • 14:30 – Hondora, Euskal Herria plaza
  • 15:00 – DJ Isma, Andra Mari plaza
  • 15:30 – DJ Rednal, Euskal Herria plaza
  • 18:00 – Etxepe, Amorebieta IV frontoia
  • 19:00 – Odik, Zelaietako Kontzertu Gela
  • 20:00 – Uxue Kerejeta, Vintage
  • 20:30 – Maialen Ibarra, Zelaietako Kontzertu Gela
  • 21:30 – Sua, Amorebieta IV frontoia
  • 22:30 – Sara Zozaya, Zelaietako Kontzertu Gela
  • 23:30 – Jonkass, Amorebieta IV frontoia

Antolatzaileek herritarrak gonbidatu dituzte jaialdira bertaratzera eta gazteen sormenaz gozatzera. Musikagaz Fest! aukera paregabea da euskal musika berria ezagutzeko eta etorkizuneko ahotsak zuzenean entzuteko.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu