Elorrioko Logela Multimediak ‘Semaforoa’ aurkeztuko du San Agustinen igandean
MUGA SAN AGUSTIN
Elorrioko Logela Multimedia konpainiak “Semaforoa” izeneko antzezlan multimedia aurkeztuko du 2026ko urtarrilaren 25ean, igandean, Durangoko San Agustin Kultur Gunean, 18:00etan. Euskaraz eskainiko den ikuskizunak 60 minutuko iraupena izango du. Sarreren prezioa 4 eurokoa da, eta Txikitxartelarekin 3 eurokoa.

Antzezlanak Enekoren istorioa kontatzen du. Enekok ez die semaforoei kasurik egiten, gauzak berehala lortu nahi baititu, eta horregatik oztopotzat hartzen ditu. Amets izeneko ezezagun batek bizitza lasaiago hartzeko eta gehiago jolasteko proposamena egingo dio, baina Enekok ez dio jaramonik egingo. Behin, semaforoa gorrian dagoela, bidea zeharkatuko du, eta argi erraldoi batek ia-ia irentsiko du.
Susto horren ondorioz, Enekok ametsezko mundu batean sartuko da, non semaforoko pertsonaiek bizia hartuko duten eta abentura dibertigarri bat proposatuko dioten. Orduan, Enekok erabaki beharko du: lehen bezala jarraitu ala semaforoko izakitxoek eskaintzen dioten bideari heldu.
“Semaforoa” antzezlan multimedia bat da, antzerkia, bideo-animazioa, interakzioa eta musika uztartzen dituena. Zuzendaria eta jatorrizko ideiaren sortzailea Imanol Garaizabal da; dramaturgia eta zuzendaritza Sonia Villamorren esku egon dira, eta gidoia Edorta Barruetabeñak idatzi du. Oholtzan, Eneritz Garcia eta Unai Eleizalde ariko dira. Bideo sorkuntza Basque Films eta Imanol Garaizabalen lana da, eta musika originala eta soinua Ander Garaizabalek sortu ditu.





