Berriz Durangaldeko jai giroaren epizentro bihurtzen da urtarrilean
MUGA JAIAK
Berriz jai giro bete-betean murgilduta dago dagoeneko. Urtarrilaren 9an hasitako ospakizunek herria kolorez, musikaz eta topaketaz bete dute, eta urtarrilaren 24ra arte luzatuko den egitarau zabal eta askotarikoa eskaintzen ari dira, adin eta gustu guztietarako. Hona hemen PROGRAMA.

Kirola, musika, kultura eta gastronomia dira jai hauen ardatz nagusiak. Pilota txapelketak, mendi bizikleta martxak eta Landa Olinpiadek lehia sanoa eta parte-hartzea sustatzen dute (zen ematea hemen); kontzertuek, kalejirek eta antzerkiak, berriz, herriko kale eta aretoak giro onez betetzen dituzte. Tradizioari lotutako ekitaldiek ere badute berebiziko pisua, Donien Atxaren ospakizunak eta herriko dantza-taldeen emanaldiek erakusten duten moduan.
Baserriko zaporeak eta gastronomia ere protagonista dira: sagardoaren jaia, odolki-dastaketak, hanburgesak eta eskualdeko Barazki eta Fruten Erakusketa ezinbesteko hitzordu bihurtu dira jaietako egutegian. Horri guztiari familien eta txikienen gozamenerako ekitaldiak gehitu behar zaizkio, pailazoak, barrakak eta festa giro parte-hartzailea tarteko.
Berrizko jaiak elkarrekin bizitzeko, kalean elkartzeko eta herri izaera indartzeko aukera paregabea dira. Jaiak martxan dira, eta Berrizek zabalik ditu ateak festa, kultura eta elkarbizitza ospatzeko. Gozatu Berrizko jaiak!
Zain volverá a hacer temblar el gaztetxe de Berriz 20 años después de su debut





