40 Minutu Rockek antolatuta, Ruper Ordorika otsailaren 20an Durangoko Plateruenean
MUGA 40 MINUTU ROCK
Ruper Ordorikak eta Mugalariak taldeak kontzertu berezia eskainiko dute otsailaren 20an, Plateruenean, 40’ Rocken X. edizioaren barruan.

Ruper Ordorika Plateruenean. IBAN GORRITI (MUGA)
Ekitaldirako sarrerak jada eskuragarri daude Intxaurreko saltokian (Durango) eta online ere bai, labur.eus/Ruper40 helbidean.
Kontzertuaren aurretik, X. urteurreneko ekitaldia egingo da 19:30ean, eta ekitaldi hori doakoa izango da herritar guztientzat.
Ondoren, Ruper Ordorikaeta Mugalariak zuzenekoaz gozatzeko aukera izango da. Kontzerturako sarrerek 10 euroko prezioa dute.





