Iurretako ‘Colacauen bueltie’ eta Amorebietako San Silbestrea, urteari agur esateko bi adibide
Asteazkenean amaiera eman zitzaion urteari, eta ohitura den bezala, herritar askok kalera irten ziren abenduaren 31ko lasterketetan parte hartzera. Durangaldeko hainbat herritan giro berezia sortu zen, hotzari aurre eginez eta alaitasuna nagusi zela. Parte-hartzaile batzuk mozorratuta irten ziren korrika, ekimenari umorea eta kolorea emanez.

Amorebieta-Etxano. MUGA
Horren adibide bikainak izan ziren Iurretan eta Amorebieta-Etxanon bizitakoak. Iurretan –Abadetxeak antolatuta- eguerdian egin zen “Colacauen bueltie” izenez ezagutzen den ibilbidea, eta Amorebieta-Etxanon, berriz, arratsaldean ospatu zen San Silbestre zita. Kirola izan zen protagonista, baina batez ere irribarreak, algarak eta urteari agur esateko giro ederra nagusitu ziren.

Iurreta. IBAN GORRITI





