Ostirala,
2026ko Abuztuak14

MugaKultura

[location-weather id="91313"]

Iurretako Zaldai Mendi Erronka 2026 martxan: hamarkada bat mendiz mendi ospatzen

MUGA AISIALDIA

Zaldai Mendi Erronkak hamar urte bete ditu aurten, lehen erronka martxan jarri zenetik, eta antolatzaileen esanetan, hasieratik ezarritako bi helburu nagusiak bete dira: Euskal Herriko txoko ezberdinak ezagutaraztea mendi tontorretara egindako ibilbideen bidez, eta mendizaletasuna sustatzea, parte-hartzaile askorentzat mendian trebatzeko pizgarri bihurtuz.

Hamargarren urteurren hori ospatzeko, Zaldaik jada prest dauka Zaldai Mendi Erronka 2026, 2026ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean egingo dena.

Ohiko edizioetan bezala, adin guztietara egokitutako erronkak eskainiko dira, txikientzat, gazteentzat zein helduentzat. Aurtengo nobedade nagusia, ordea, Erronka Extra izenekoa izango da. Erronka berezi horretan, Euskal Herriko lurralde bakoitzeko mendi adierazgarrienak izango dira ardatz: Gorbea Araban, Anboto Bizkaian, Aizkorri Gipuzkoan, Hiru Erregeen Mahaia Nafarroan eta Orhi Ipar Euskal Herrian.

Antolakuntzak azaldu duenez, bost mendi horiek ohiko erronkan txertatzen dituzten parte-hartzaileek, edota soilik mendi horiek igotzen dituztenek, oroigarri berezi bat jasoko dute hamargarren edizio honetan.

Parte hartzeko araudi eguneratua eta mendien zerrenda berria dagoeneko eskuragarri daude. Horrez gain, parte-hartzaileek mendiak igo ahala markatzeko eta datatzeko orria izango dute, baita tontorretan uzteko norberaren testigantzak jasotzeko txartelak ere.

Bestalde, Zaldai Mendi Erronka 2025ek 2025eko abenduaren 31n amaitu zuen bere edizioa, eta 50 finalista baino gehiago izan ditu. Finalistek sariak 2026ko urtarrilaren amaieran jasoko dituzte, urtarrilaren 27tik otsailaren 1era bitartean, Iurretako IX. Mendi Astean egingo den sari banaketa ekitaldian.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu