Gaur izango da organo eta tronpeta kontzertua Durangoko Andra Maria basilikan
MUGA KULTURA
Arandoño elkarteak, Xabier Aranaren bidez, jakinarazi du gaur, astelehena, abenduaren 29a, egingo dela denboraldiko zortzigarren eta azken kontzertua.

Emanaldia gaur arratsaldeko 20:00etan izango da, Durangoko Andra Maria basilikan. Kontzertuan organoa eta tronpeta izango dira protagonista, eta Óscar Rodríguez eta Marco Cubillas arituko dira interprete lanetan. Bi musikariak Santanderkoak dira.
Sarrera doakoa izango da, edukiera bete arte. Gainera, pantaila bat jarriko da publikoak interpreteak zuzenean ikusi ahal izateko.





