Gabonetako tailer berezia Mañariako Hontza Museoan
MUGA MAÑARIA
Mañariako Hontza Museoak tailer berezi bat antolatu du haurrei zuzenduta, sormena eta egun hauetako magia uztartzeko asmoz. “Gabonetako Tailerra Hontza Museoan” izenburupean, parte-hartzaileek maskarak eta jai-txartelak sortzeko aukera izango dute, giro ludiko eta sortzailean.

Tailerra bi adin-talderentzat antolatuta dago. Alde batetik, 8 urtetik beherako haurrentzako saioa abenduaren 29an izango da, 11:30etik 13:00etara. Bestetik, 8 eta 12 urte bitarteko haurrentzako haurrentzako taldea abenduaren 30ean elkartuko da, ordutegi berean, 11:30etik 13:00etara.
Tailerraren prezioa 10 eurokoa da, eta helburua da haurrek Gabonetako sormena lantzea eta museoaren espazioan esperientzia berezi bat bizitzea.
Informazio gehiago edo izena emateko, interesa dutenek Hontza Museoaren webgunea bisitatu dezakete (https://hontzamuseoa.eus) edo info@hontzamuseoa.eus helbidera idatzi.





