Asteazkena,
2026ko Abuztuak19

MugaKultura

[location-weather id="91313"]

Txaber Altube 3., Aitor Bizkarra 4. eta Gorka Pagonabarraga 8. gaur jokatutako Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalean

MUGA BERTSOLARITZA

Bertsozalez lepo egon da Bilboko Casilla 2025eko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalean. Sarrera guztiak agortuta, 4.700 zale bildu dira bertan, zortzi bertsolarien jarduna adi-adi jarraitzeko. Giro beroa eta emozio handikoa izan da arratsalde osoan.

Finalean parte hartu duten zortzi bertsolariek hainbat ariketa egin dituzte, eta lehen atalaren amaieran Aitor Etxebarriazarragak eta Onintza Enbeitak bildu dituzte puntu gehien. Bien artean puntu erdiko aldea baino ez da egon, eta horren ondorioz, biek kantatu dute buruz burukoa. Azkenik, Etxebarriazarragak jantzi du txapela, Arantza Plaza Zamoraren eskutik, puntuazioan aurkariari aurrea hartuta, eta Enbeita bigarren postuan geratu da, oso jardun sendoa eginda.

DURANGALDEKOAK

Finaleko hiru bertsolari Durangaldekoak izan dira: Txaber Altube eta Aitor Bizkarra Abadiñokoak, eta Gorka Pagonabarraga Durangokoa. Sailkapenean, Altube 3., Bizkarra 4. eta Pagonabarraga 8. postuan geratu dira, euren herrietako bertso tradizioa indartsu erakutsiz eta ikuslegoari gozamen handia emanez.

Finaleko sailkapena

  1. Aitor Etxebarriazarraga Gabiola: 1163
  2. Onintza Enbeita Maguregi: 1162,5
  3. Txaber Altube Sarrionandia: 698,5
  4. Aitor Bizkarra Ruiz: 694,5
  5. Xabat Galletebeitia Abaroa: 691
  6. Jone Uria Albizuri: 691
  7. Oihana Bartra Arenas: 689
  8. Gorka Pagonabarraga Agorria: 671

Gai-emaile lanetan Idoia Anzorandia Kareaga eta Igor Menika Bengoetxea aritu dira. Epaimahaia honako hauek osatu dute: Ainhoa Arregi Elosua, Ander Arrien Aspiazu, Garazi Mendoza Agirre, Jurgi Fuentes Goikoetxea, Marta Ortiz Mateo, Mirari Azula Aurrekoetxea eta Miriam Juaristi Urizar. Idazkari lanak Itziar Basterretxea Olarreagak egin ditu.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu