Amorebieta-Etxanoko Udalak 2026ari ongietorria egingo dio ohiko egutegiarekin
MUGA AMOREBIETA-ETXANO
Amorebieta-Etxanoko Udalak 2026. urteari ongietorria emango dio herritarren artean ohikoa bihurtu den egutegiarekin. Datorren abenduaren 18tik aurrera, doan eskuratu ahal izango da horma-egutegia Zelaieta Zentroko harreran, aleak agortu arte. Guztira 6.000 egutegi banatuko dira, urtero bezala diseinu argi eta erabilerrazarekin, jaiegunak nabarmen markatuta eta euskaraz zein gaztelaniaz.

Egutegiaren alderdi bisualak, berriz, balio berezia du aurten ere. Hileroko irudiak Uztargi.klik argazkizale elkarte zornotzarrak egindakoak dira, eta herriko txoko, une eta giro anitz jasotzen dituzte begirada hurbil eta artistiko batetik. Irudi bakoitzak Amorebieta-Etxanoren izaera islatzen du, egunerokotasunaren xehetasunak eta paisaien edertasuna uztartuz.
Horrela, 2026ko egutegiak denboraren joana markatzeaz gain, udalerriaren ibilbide bisuala eskaintzen du hamabi hilabeteetan zehar, herriko argazkilarien lanari eta tokiko nortasunari balioa emanez.





