Bihar, ‘Elara, bidaia bat izarretara’ Durangoko San Agustin Kultur Gunean
MUGA SAN AGUSTIN
Bihar, igandea, abenduaren 14an, arratsaldeko 18:00etan, Mar Mar Teatroak ‘Elara, bidaia bat izarretara’ antzezlana eskainiko du Durangoko San Agustin Kultur Gunean. Ikuskizunak 50 minutuko iraupena du, eta sarrerak 4 euro balioko du (bazkideentzat, 3 euro). Ikuskizuna euskaraz izango da. 3 urtetik aurrera.

Pieza hunkigarri eta poetiko honetan, Elarak galera hitzaren esanahia goizegi ezagutzen du, bere gertuko bat izarren hauts bilakatzen denean. Haren falta onartzeko bidean, Elarak galaxia batetik bestera eta planeta ezberdinetara egingo du bidaia, espaziala bezain espeziala, bizitzaren zentzua berriro aurkitzen saiatzeko.
Obrak doluaren faseak —eta desfaseak— zeharkatzen ditu, umorea, irudimena eta samurtasuna uztartuz, ikusleen emozioetara hurbiltzen den istorio baten bidez.
Fitxa artistikoa
-
Jatorrizko ideia: Mar Mar Teatroa, Leire Bilbao idazlearen gidoi batean oinarrituta
-
Zuzendaritza: José C. Garcia, Javi Tirado
-
Antzezleak: Amets Arzallus, Aritza Rodriguez, Maitane Serrano
-
Soinu espazioa: Igor Iglesias





