Eñaut Elorrietaren Garaiko kontzerturako sarrerak udaletxean daude salgai
MUGA MUSIKA
Garaiko Udalak Eñaut Elorrietaren musika emanaldia antolatu du abenduaren 20an, Elizabarrin, arratsaldeko 19:00etan.

Emanaldiaz gozatzeko sarrerak Garaiko udaletxean daude eskuragarri, ohiko ordutegian, 10 euroan. Pertsona bakoitzak bi sarrera erosi ahal izango ditu gehienez.
Eguna iritsitakoan, Elizabarriko ateak kontzertua hasi baino ordu erdi lehenago zabalduko dira, ikus-entzuleek lasai sartu ahal izan dezaten.





