Larunbata,
2026ko Abuztuak08

MugaKultura

[location-weather id="91313"]

Zuremenua, Gabonetako lagunik onena: sukaldeko lanik gabe, kalitatea eta erosotasuna etxean bertan

MUGA GABONAK

Durangaldean gero eta gehiago dira Gabon garaian sukaldean orduak pasatzeari uko egin eta familiari denbora gehiago eskaintzea erabakitzen dutenak. Azken urteotan, jai-egunen atarian, ohikoa bihurtu da erosotasuna eta kalitatea batera eskaintzen duten tokiko enpresen aldeko apustua. Horixe eskaintzen du Zuremenuak: “Gabonetan jantzi mahaia Zuremenuarekin”, euren leloak argi dioen moduan.

Aurten ere, enpresak Gabonetako karta berezia aurkeztu du, plater tradizional, gozo eta kalitatezkoez betea:
“Budinak, karakolak, makilakue, txipiroiak, bildotsa…” eta bestelako jaietako jakiak, ahalik eta errazen eta gertuen.

Zerbitzuak aukera ematen du gutxienez 20 euroko eskaeratik aurrera edonorentzat. Eta are erosoagoa: 50 eurotik gorako eskaeretan, garraioa doan da, eta horrek aukera bikaina bihurtzen du jaietan ez kezkatzeko.

Zuremenuak jada zehaztu ditu eskaerak egiteko azken datak ere:

  • Abenduak 18, Gabon gauerarako.

  • Abenduak 26, Gabon zaharrerako.

Helburua argia da: herritarrei laguntzea Gabonak eta urte amaiera sukaldeko presarik gabe ospatzen, familiako momentuak lehenetsita eta mahaian produktu onenak izanda.

Eskaerak egiteko eta informazio gehiago lortzeko bideak:
📞 688 614 169
📧 info@zuremenua.com
🌐 zuremenua.com

Durangaldeko etxe askok urteak daramatzate Zuremenuaren laguntzarekin Gabonak lasaiago eta goxoago ospatzen. Aurtengoan ere, badirudi gero eta gehiago izango direla hautu bera egingo dutenak. Zuremenuak, berriz, prest dauka dena… zuk soilik familiarekin gozatu behar duzu.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu