Igandea,
2026ko Abuztuak16

MugaKultura

[location-weather id="91313"]
DA!

MAITE ATUTXA: «Gaurko eguna betirako izango dut nire gogoan»

MAITE ATUTXA

Kaixo MUGALARIAK:

Gaur, 2025eko abenduak, 6 betirako izango dut nire gogoan, zeren eta ni lehenez izan baitnaiz DISKO ETA LIBURUEN AZOKAren stand batean, baina ez ikusle bezala, baizik eta liburu saltzaile moduan. Bart kostatu zitzaidan loak hartzea… Galderak etortzen zitzaizkidan. Nire kexka handiena izan zen ea libururen bat salduko ote nuen, edo jendeak paso egingo zuen nire liburuetaz! Hori izan zen nire beldur handiena!

Gaur goizean esnatzerakoan, berriz etorri zait gaueko izua eta nire bihotzaren taupadak bizkortu egin dira. Une batean pentsatu dut: zergatik hondatu egun polit hau, nire esperientzia berri hau, horrelako burutazioekin? Ez badut ezer salten, zer? Ez da ezertxo ere ez gertatuko, galdetzen duenari gezurtxo bat esateaz eta kitto! Idea horrek lasaitu egin nau eta pentsatu izan dut  iruzur txikiak zelako mesedegarriak diren norberaren bakerako.

Eskerrak ez dudala  behar izan ziririk sartu inori! Esaten dudanean gaur 10 liburu saldu ditudala dendaren atzekaldean eginiko bi orduetan, nire eta maite ninduten pozarako!

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu